Soraluze Herri Hezitzailea prozesuaren baitako bigarren saioa: Hezkuntzarako herri estategia (nora joan nahi dugu?)
Emakumezkoaren hilabetearen barruan kokatutako saioa da. Xantaia emozionalari buruz jardungo dute.
Morkaikok antolatuta, udazkeneko mendi emanaldien barruan, zikloalpinismoa Bolivian izeneko saioa emango dute Iñaki Unanuek eta Kattalin De Pedrok.
Suedia 2024 / 106 min. / Levan Akin Ongarri zineklubaren eskutik. Liak, irakasle erretiratuak, aspaldi galdutako Tekla iloba aurkituko duela agindu du. Bere bilaketa Istanbulera eramango du, bertan Evrim ezagutuko du, transexualen eskubideen alde borrokatzen duen abokatua, eta Tekla inoiz baino gertuago sentitzen hasiko da.
Sorako jubenilek, infantil A-k eta alebin 1. urtekoek Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute asteburuan. Gainontzekoek etxetik kanpo.
Azaroaren 11tik larunbatera bitartean egingo dira taldearen 50. urteurrena ospatzeko jarduera nagusiak. Tartean izango dira jadanik ikusgai dagoen erakusketa, proiekzioak eta solasaldiak, antzerki poteoa eta Goaz-en lagunen bazkaria. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.
J. L. Zumetaren artista-liburuari buruzko erakusketa Oreka Art galerian.