Santa eskean irtengo dira Mendaron. Udaletxe aurrean elkartuko dira 8:30ean, eta hiru taldetan banatuta herriko hiru auzoak koplatuko dituzte. Ondoren, aurrez izena emandakoek Aizpe elkartean bazkalduko dute.
Marina Abaituaren eskutik, helduentzako antzerki tailerra egingo da otsaileko zapatutan. Informazioa eta izen-ematea Informazio gehiago behar izanez gero, edo izena eman nahi izanez gero, deitu edo idatzi ondorengo telefono zenbakira: 687344243 Izen-emate kuota: 20€
Erresuma Batua 2024 / Zuz. Edward Berger / 115 min. Aita Santu Gorenaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala izendatu zuten munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko: Aita Santu berri baten hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu baten barruan harrapatuta geratzen da, eta, aldi berean, Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat aurkitzen du. Sarrerak erosteko: Herriko Antzokiko webgunean.
Otsailaren 8an, Punk Gaua egingo dute Gaztetxean. Arrasateko Gorrotoa, Zarauzko Reclusión eta Gasteizko Ganzúa taldeak izango dira taula gainean.
Erresuma Batua 2024 / Zuz. Edward Berger / 115 min. Aita Santu Gorenaren ustekabeko heriotzaren ondoren, Lawrence kardinala izendatu zuten munduko erritual sekretu eta zaharrenetako baten buru izateko: Aita Santu berri baten hautaketa. Eliza Katolikoko buruzagi boteretsuenak Vatikanoko aretoetan biltzen direnean, Lawrence konspirazio konplexu baten barruan harrapatuta geratzen da, eta, aldi berean, Elizaren oinarriak astindu ditzakeen sekretu bat aurkitzen du. Sarrerak erosteko: Herriko Antzokiko webgunean.
Asteburu honetan, Sorako hiru taldek -erregional mailakoak tarteko- Ezoziko Futbol Zelaian jokatuko dituzte Ligako norgehiagokak. Beste hiru taldek, berriz, kanpoan dituzte hitzorduak.
Santa Eskeko Etxegiña Taldeak 100 urte bete ditu eta erakusketa inauguratuko dute gaur. Kultur Etxean egongo da ikusgai hilaren 9ra arte. Erretratuak, bideoak eta santa eskeko hainbat elementu historiko erakutsiko dituzte.