Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!. Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera Sarrera: 6 euro.
Amatau Mobila taldeak eta Udalak antolatuta, seme-alaben mugikorren erabilerari buruzko monologoa.
Amatau Mobila taldeak eta Udalak antolatuta, seme-alaben mugikorren erabilerari buruzko monologoa.
AEB 2025 / 95 min. / Zuz. Osgood Perkins Hal eta Bill bikiek beren aitaren jostailuzko tximino zaharra teilatupean aurkitzen dutenean, heriotza garratz batzuk gertatzen hasten zaizkio inguruan. Anaiek tximinoa bota eta beren bizitzekin jarraitzea erabakitzen dute, urteen poderioz elkarrengandik aldenduz. Baina heriotza misteriotsuak berriro gertatzen direnean, anaiek tximinoa suntsitzeko elkartu beharko dute, haien inguruko bizitzak amaitu baino lehen.
Oñatiko udal liburutegiko zuzendari Arantzazu Ibarrondok gidatuko du saioa eta lau hizlari izango dira bertan: Igor Idoeta Markina-Xemeingo udal liburutegiko liburuzaina Andoni Olaetxea Getariko udal liburutegiko liburuzaina Asun Agiriano Arrasateko udal liburutegiko liburuzaina Geaxi Ezpeleta Elgetako udal liburutegiko liburuzaina ***Oharra: Zuhatza-Kolore Anitzekoekin umeen zaintza zerbitzua egongo da, 19:00etatik aurrera, solasaldiak iraun bitartean. Aurrez, 18:30ean, mokadua emango diete bertaratzen direnei, eta Liburutegia Denontzat-en poltsak izango dira salgai.
Sarrerak eskuratzeko hiru bide daude: Online: bibe.me atariaren bidez: Soraluze Soraluzeko Udaleko aplikaziotik Aurrez aurre: Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00) Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.
Sarrera: 5 euro. Turismo bulegoan, Lamarianon eta Itziarko dendan. Egunean bertan, pilotalekuan ere egongo dira salgai sarrerak.
Txoteko Ezpata taldeak kontzertua emango du martxoaren 28an, Mendaron, San Agustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Ilunpean jai duzu diskoa aurkeztuko dute.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.