Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Mirari Alkortak, Maitane Unanuek eta Xabi Etxanizek 'Hirugarrena orduan' album ilustratuaren ipuin kontaketa saioa egingo dute.
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. 'Troia' (Kamikaz Kolektiboa): Herrian objektu misteriotsu bat agertu da. Arriskutsua izan daitekeelakoan, hiru superheroi hauei deitu diete herria salba dezaten. Beren botere guztiak erabiliko dituzte misioa aurrera eramateko eta ezinbestekoa izango dute herritarren laguntza. Herrian sortu den tentsioa handia da eta edozein momentutan egin dezake eztanda.
Bikustik taldeak kontzertua emango du Mendaroko Uztargi tabernan, Mesa 7 elkarteak antolatuta
Kreontek Tebasen boterea bereganatzen du, eta Antigonaren anaietako bat ez ehorzteko agintzen du, traidorea dela uste baitu. baina Kreonteri aurre egiteko prest dagoen bakarra Antigona bera da. Sarrerak: 8 euro.
Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du.
"Aldapan behera... badator azken traka!" ikasturte amaierako jaia antolatu dute elkarlanean Soraluzeko hainbat hezkuntza eragilek maiatzaren 30 eta 31rako.
Maiatzaren 25ean egindako Soraluzeko XXXI. Kaleko Margo Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira.
Ekimenez betetako hamar eguneko egitaraua prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.