09:00. Yoga, Ikigai zentroan. 11:30. Dantza afrikarra, aldats frontoian.
*Oharra: Azkenean frontoian egingo da, euri-iragarpena dela-eta.
Gure Eskuk ibilaldia eta ekitaldia antolatu ditu iganderako (ekainak 1) Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko, 'Herri Libre Bat' dinamikaren barruan. 11:00etan aterako dira Debako Plaza Zaharretik eta Itziarko plazatik.
Gazta Eguna antolatu du Mendaroko Udalak ekainaren 13erako. Eskualdeko hiru gaztategiko gazteak dastatzeko aukera izango da: Goienetxe, Egotza eta Mausitxa. 2 euroan, hiru gazta pintxo jan ahal izango dira, eta 3 euro gehiago ordainduta, 5 euroan alegia, sagardo tragoxka bat ere hartu ahal izango da hiru gazta pintxorekin batera. 11:00etatik 14:00etara, Herriko Enparantzan
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro. 'Heriotzak Eduardo du izena' / Formol Laborategia (Lasarte) Mezu bat iritsi da kontrolera. Poema bat dela uste dugu. Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo besterik ez dira geratzen. Suntsipen orokorra. Barruko iluntasunean egin dezakegun gauza bakarra izarrak izatera jolastea da. Argi txikiak gara, pauso ahalketiz. Agurrak, poesia eta 'musikita'. Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena ospatzeko Formol Laborategiak sortutako poesia ez-errezitaldia duzue honakoa; "Biziei ere omen".
Hizkuntza: Euskara
AEB 2023 / 163 min. / Zuz. Christopher Mc Carrie Ethan Hunt (Tom Cruise) eta NDFko bere taldea orain arteko misiorik arriskutsuenean murgildu dira: Esku okerretan erori aurretik, gizateria osoa mehatxatzen duen arma berri eta beldurgarri bat aurkitzea. Tesitura honetan, eta Ethanen iraganeko indar ilun batzuk zelatan, munduaren inguruan lasterketa hilgarri bat hasten da, non etorkizunaren kontrola eta planetaren patua jokoan dauden. Etsai misteriotsu eta ahalguztidun bati aurre eginez, Ethanek bere misioaren aurretik ezer ezin dela jarri pentsatu behar du, ezta gehien axola zaizkionen bizitzak ere.
Ekimenez betetako hamar eguneko egitaraua prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.