Bizikale, Soraluzeko tokiko merkatarien elkarteak "Bizikale fest" moda desfilea eta azoka antolatu du.
Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez, ekainaren 13an, San Antonio Eguna ospatuko dute Sasiolan. 10:30. Irteera oinez, paseo estalitik. 11:00. Irteera autobusez, autobus geltokitik. 11:30. Meza Sasiolan. Ondoren. Salda eta txorizoa. 13:00. Nahi dutenek autobusean bueltatzeko aukera izango dute.
EGUN ALDAKETA: Finalak ekainaren 6an jokatu behar ziren, baina hilaren 13ra atzeratu dira.
Jolasa kalera aterako dute Jolasian egitasmoaren barruan. Udal Ludoteka, Gaztelekua eta Atxutxiamaikak antolatu dute.
Egur arte tailerrak antolatzen duen kaleko margo lehiaketak 10 urte bete ditu, eta urte horietan saritutako lanen erakusketa antolatu dute. Hilaren 6tik 14ra egongo dira ikusgai koadroak Kultur Etxean, eta nahi duenak lan horiek erosteko aukera ere izango du. Egur Arte Tailerrak lokal berria izango du datorren ikasturtean, eta salmentetatik eskuratutako dirua lekualdatze gastuei aurre egiteko erabiliko dute.