XI. KALEKO MARGO LEHIAKETA. 9:00etatik 10:00etara: “XI. Kaleko Margo Lehiaketa”, 18 urtetik gorakoentzat. Euskarriak Elgoibarko parrokiako arkupeetara eraman beharko dira zigilua jartzeko eta izena emateko. Antolatzailea: Egur Arte Tailerra (Informazioa: 666 557 538). 13:00etatik 14:00etara: XI. Kaleko Margo Lehiaketako lanak parrokiako arkupeetan entregatu beharko dira, eta 14:30ean sari banaketa egingo dute. URPEKARITZA BATAIOA9:30etik 12:00etara: Olaizaga kiroldegiko igerilekuan. 18 urtetik gorakoentzat. Antolatzailea: Urbizi Urazpiko Elkartea. Patronatuko abonatuak sarrera doan. TRINITATEETAKO XXII. AZOKA BEREZIA, Aita Agirre plazan. 10:00etatik 14:30era: Herriko baserrietako produktuen salmenta. 10:00etatik 17:00etara: Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa, Aita Agirre plazan. 11:00etan: Kalitatezko produktuen dastaketa (“Euskal Baserrietako Lumagorri” oilaskoa, aire librean hazitako “Basatxerri” txerrien saiheskia eta hirugiharra), Elgoibarko baserri auzoetako ordezkarien laguntzarekin. Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa, Zazpiki Kultur Elkarteak antolatuta. Lekuederreko karpan. Antolatzaileak: Elgoibarko Udala eta Debemen elkartea. 18:00etatik 19:30era: Mauxitxa Txarangaren kalejira, Mauxirekin eta Kiribilekin, Kalegoen plazatik hasita. 23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen plazan.
Egunean zehar hainbat partida jokatuko dituzte, adin ezberdineko taldeetan banatuta eta opariak ere banatuko dituzte. Horrekin batera, tenis pista berria inauguratuko dute.
Elgoibar Igeriketa Taldeak antolatuta, Mintxetan egingo dute. Igerileku handian igeri eta atletismo pistan korrika.
VI. Errugbi Egunera 120 errugbi jokalaritik gora etorriko direla aurreikusten dute. Egitarau betea izango dute, 10:00-14:00ak bitartean Ezoziko zelaian.
Lagunarteko Triatolon probaren bosgarren edizioa izango da; lehen aldiz egingo dute herrian bertan.
Kultur Elkartearen Bazkidearen Egunaren baitan antolatutako ekimena.Sarrerak Interneten salgai (8€): www.labur.eus/kulturbazkaria2025
Zuhaitz altxatzea, txapligoak eta kanpai jotzea Trinitate baselizan, auzoko jaiei hasiera emateko
Kultur Elkartearen Bazkidearen Egunaren baitan antolatutako ekimena.Sarrera doan. *Euria egiten badu kontzertua Gaztetxean izango da
Emanaldirako sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 4 euroren truke. "Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan pilotalekuko atean ere izango ditugu salgai", azaldu dute antolatzaileek.
Jolasa kalera aterako dute Jolasian egitasmoaren barruan. Udal Ludoteka, Gaztelekua eta Atxutxiamaikak antolatu dute.
Egur arte tailerrak antolatzen duen kaleko margo lehiaketak 10 urte bete ditu, eta urte horietan saritutako lanen erakusketa antolatu dute. Hilaren 6tik 14ra egongo dira ikusgai koadroak Kultur Etxean, eta nahi duenak lan horiek erosteko aukera ere izango du. Egur Arte Tailerrak lokal berria izango du datorren ikasturtean, eta salmentetatik eskuratutako dirua lekualdatze gastuei aurre egiteko erabiliko dute.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.