Larunbata, azaroak 15

09:00

Landaketa

Soraluze

Landaketa

10:00
12:00

Zaintzen duten ahotsak: Aldaketarako elkarrizketak

Ermua Antzokia, Ermua

Zaintzako eta etxeko langileen eta laguntza hori jasotzen eta kudeatzen duten familien arteko topagune bizi batera gonbidatzen zaitugu. Bizitzari eusten dion lanaren eskubideez, erronkez eta gizarte-balioaz hitz egingo dugu. Kafe partekatua, esperientziatik abiatuta benetako proposamenak eraikitzeko. Lunch batekin ospatuko dugu Zaintzaileen Nazioarteko Eguna. Zaintzea eraldatzea ere badelako. Zure parte-hartzea garrantzitsua da! Sarrera: Doan.

Zaintzen duten ahotsak: Aldaketarako elkarrizketak Ermua Antzokia

Zaintzako eta etxeko langileen eta laguntza hori jasotzen eta kudeatzen duten familien arteko topagune bizi batera gonbidatzen zaitugu. Bizitzari eusten dion lanaren eskubideez, erronkez eta gizarte-balioaz hitz egingo dugu. Kafe partekatua, esperientziatik abiatuta benetako proposamenak eraikitzeko. Lunch batekin ospatuko dugu Zaintzaileen Nazioarteko Eguna. Zaintzea eraldatzea ere badelako. Zure parte-hartzea garrantzitsua da!

Sarrera: Doan.

11:00
12:30

Bisita gidatua: 'Lastur familian'

Lasturko San Nikolas plaza, Itziarko Auzo Udala | Tailerra

Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN. Iraupena: 01:30. Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun. Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak. Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 €) Irteera puntua: San Nikolas Plaza, Lastur.

Bisita gidatua: 'Lastur familian' Lasturko San Nikolas plaza

Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN.

  • Iraupena: 01:30.
  • Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun.
  • Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak.
  • Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 €)
  • Irteera puntua: San Nikolas Plaza, Lastur.

11:00

Karakatera Igoera

Kalegoen plaza, Elgoibar

Morkaikok antolatuta, Karakatera Igoera jokatuko dute. Kalegoen plazan hasita, Karakateko tontorreraino igo beharko dira partaideak, bakoitzak nahi duen bidetik. 

Karakatera Igoera Kalegoen plaza

Morkaikok antolatuta, Karakatera Igoera jokatuko dute. Kalegoen plazan hasita, Karakateko tontorreraino igo beharko dira partaideak, bakoitzak nahi duen bidetik. 

11:30

Magosto jaia

Maalako parkea, Elgoibar

Magosto jaia ospatuko dute Galiza Etxeak antolatuta, Maalako parkean. 

Magosto jaia Maalako parkea

Magosto jaia ospatuko dute Galiza Etxeak antolatuta, Maalako parkean. 

12:00

Magostos

Ermua | Jaia

Magostos

17:00
21:00

Gaztegune (irekiera)

Liburutegia (3. solairua), Ermua | Aisialdia

Gaztegune (irekiera) Liburutegia (3. solairua)

18:00
19:00

Dantza performacea: 'Sokatik korapilora'

Ispiluen gelan, Deba | Dantza

Prozesu esperimental sakon baten emaitza da, EmeHatxe (Miren Hazas) eibartarrarena. Arte plastikoetan murgilduta eta dantzaria izaki, bi diziplinak nahastuz sortutako pieza da ikusiko duguna, berak auto-omenaldi edo autorretratu modura definitzen duena. Ikuskizunaren ondoren (30’ inguru iraungo du), egilearekin hitz egiteko aukera izango dugu, bere lanaren nondik norakoez.

Hizkuntza: Euskara

Dantza performacea: 'Sokatik korapilora' Ispiluen gelan

Prozesu esperimental sakon baten emaitza da, EmeHatxe (Miren Hazas) eibartarrarena.

Arte plastikoetan murgilduta eta dantzaria izaki, bi diziplinak nahastuz sortutako pieza da ikusiko duguna, berak auto-omenaldi edo autorretratu modura definitzen duena.

Ikuskizunaren ondoren (30’ inguru iraungo du), egilearekin hitz egiteko aukera izango dugu, bere lanaren nondik norakoez.

19:00

Zinea: 'Gaua'

Elgoibar

Euskal Herria 2025 / Zuz. Paul Urkijo / 87 min.  Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurraren ipuinak eta herriaren esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da.

Zinea: 'Gaua'

Euskal Herria 2025 / Zuz. Paul Urkijo / 87 min. 

Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurraren ipuinak eta herriaren esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da.

19:00

Magosto Altzolan

Altzolan, Elgoibar

MAgosto Eguna ospatuko dute, Altzolan. Umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte. 

Magosto Altzolan Altzolan

MAgosto Eguna ospatuko dute, Altzolan. Umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte. 

20:00

The Big Marteen's

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan. Sarrera: 10 euro.

The Big Marteen's Lobiano Kulturgunea

Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.
Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan.

Sarrera: 10 euro.

22:15

Zinea: 'Gaua'

Elgoibar

Euskal Herria 2025 / Zuz. Paul Urkijo / 87 min.  Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurraren ipuinak eta herriaren esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da.

Zinea: 'Gaua'

Euskal Herria 2025 / Zuz. Paul Urkijo / 87 min. 

Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta baserritik alde egiten du gauaren erdian. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia bat sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, arropa ibai ondoan garbitzen duten bitartean, beldurraren ipuinak eta herriaren esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da.

10:00

Erakusketa: 'Terrorismoaren eta indarkeriaren bost hamarkada'

Santa Maria elizako klaustroa, Deba | Erakusketa

Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 

Erakusketa: 'Terrorismoaren eta indarkeriaren bost hamarkada' Santa Maria elizako klaustroa

Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 

12:00

Soraren asteburuko partidak

Soraluze

Soraluze Futbol Taldeak asteburuan dituen sei partiduetatik lau etxean jokatuko dituzte. Nagusiek zapatuan dute hitzordua, Eibarko Urki taldearen kontra, 12:00etan. Domekan, berriz, Infantil mailakoak izango dira zelairatzen goiztiarrenak; Aretxabaletaren kontra jokatuko dute. 12:00etan, berriz, Gorengo mailako kadeteen txanda izango da, Irungo Anaitasunaren kontra eta 16:30ean, Jubenil mailakoena, Tolosaren kontra. Lehen mailako kadeteek, berriz, Eibarren jokatuko dute Eibartarrak-en kontra, zapatuan, 12:00etan, Unben; eta, domekan, Infantil A-k Aretxabaletaren kontra, Ibarran.

18:30

Vicente Guinearen argazki erakusketa

Kultur Etxea, Elgoibar | Erakusketa

Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean. 

Vicente Guinearen argazki erakusketa Kultur Etxea

Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean.