Plazan elkartuko dira, baina Zengotitara kotxez igo beharko da gero. Iraupena: 4 ordu. Doako ekintza. Antolatzailea: Artarrai Mendi Taldea.
Hona hemen lasterketen ordutegiak: 11:30. HH4-LH1 (200 metro). 11:45. LH2-LH6 (500 metro). 12:00. Proba nagusia. Foruen Plazatik abiatu eta herrigunetik ohiko 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. ***Izen-ematea: turismo bulegoan. Gaztetxoak doan eta nagusiak 8 euro.
Eguaztenean, abenduaren 31n, 12:00etan abiatuko da San Silbestre herrikoia, Txuritxu paretik. 5 kilometroko ibilbidea izango du (6 buelta erdigunetik) eta amaieran, txorizoa, salda eta txokolatea izango dira partaideendako.
San Silbestre herri lasterketa antolatu du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak. Herriko Enparantzan hasi eta bukatuko dute zirkuitoa, bost kilometrokoa. Aurten, mozorrorik onena sarituko dute antolatzaileek. Izen-emateak 16:30ean, frontoian
Kalejira plazan hasiko da eta, bukatutakoan, Olentzero erreko da plazan bertan. Antolatzailea: Txindurri Dantza Taldea.
Bihar, abenduak 31, urteko azken egunarekin batera egingo dute euskal presoen aldeko 2025eko azken elkarretaratzea.
Puzgarriak, jumping, ohe elastikoak, bideojolasak, tailerrak... Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 2 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
Txikienendako puzgarri bat, gazteagoendako beste bat eta bi salto-salto ipini dituzte Plaza Zaharrean. Gainera, puzgarriak egon bitartean, hiru ekimen egingo dituzte.