Lan-eskaintzak

Museoko teknikaria behar da

Makina-Erremintaren Museoak, euskal ondare industrialaren dibulgazioan erreferentea denak, museoko teknikari bat sartu nahi du lantaldean, zentroaren jarduera eta funtzionamenduan laguntzeko, baita kudeaketa eta garapen estrategikoan ere, modu balioaniztunean. ///Zereginak: Marketing- eta merkataritza-lanak (ikastetxeak, enpresak eta ekitaldiak)- Jarduerak eta proiektuak diseinatzen eta gauzatzen parte hartzea- Ekitaldiak antolatzen laguntzea- Jendearentzako arreta eta bisita gidatuak- Sare-sozialetan edukiak sortzea eta kudeatzea- Diru-sarrerak lortzeko laguntza- Memoriak eta proiektuak idazten, justifikatzen eta dirulaguntzen jarraipena egiten laguntzea. ///Gutxieneko eskakizunak: Lanbide Heziketa - Goi-mailako zikloa 2 urteko esperientzia Hizkuntzak: • Euskara - B2 • Ingelesa - B2- Esperientzia marketing eta merkataritza-lanetan- Ahozko eta idatzizko komunikazioko trebetasunak eta bezeroarentzako orientazioa- Balio-aniztasuna, sormena, ekimena, ikasteko gogoa eta autonomia- Egiten denarekiko konpromisoa eta grina- Asteartetik ostiralera, eta larunbatean goizez ///Informazio gehigarria: Ingurune kultural eta tekniko paregabean, etengabeko ikaskuntzarako aukera handia da. Hori guztia lan giro dinamiko batean, gure industria-komunitatearen parte bihurtuz

943 748 456