Kanal honetan jasoko dira Euskaraldiarekin lotutako albisteak, bideoak, argazkiak eta bestelakoak.
Euskararen erabilera "erdigunean" jarri du Euskaraldiak

Berriketan 2025 mai 27 Debabarrena

Igandean (maiatzak 25) amaitu zen laugarren Euskaraldia, hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 eguneko ariketa praktikoa. Eta ekimena bukatu eta biharamunean, lehenengo balorazio bat egin zuten koordinazio mahaiko eragileek. Irakurketa positiboa izan da oro har.