ira 16, 10:30 Deba
Elorriaga-Itziar-Deba ibilbidea egiteko proposamena dakar mendi taldeak igande honetarako (irailak 20). Bihar, ostegunez, itxiko dute izen-ematea.
ira 15, 13:55 Elgoibar
Elgoibarko mendi bizikleta martxan parte hartu zuten 240 lagunak ibili ziren parajeak ikus daitezke Josu Idiakezek dronearekin hartutako irudiekin ondu duen bideoan. Era berean, bideoa testigantza paregabea da uda bero eta idor honek laga dituen ondorioak txorien ikuspuntutik ikusteko, gorritutako mendietako larreak erakusten baitituzte irudiek.