Babes handiarekin dator datorren asteko greba

Ubane Madera Zangitu aza 04, 10:37 Soraluze

'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' Lelo horrekin dator datorren eguaztenerako, azaroaren 11rako greba deialdia. Euskal Herrian, euskal sindikatu guztiek eta etxebizitza sindikatuek babestu dute protesta. "Etxebizitzekin espekulatzen dituzten guztien kontrako greba" izango da, eskaera zehatzak ere badituena. Atzo, Soraluzen, batzar irekia egin zuten. Besteak beste, azaroaren 11n eskualde mailan Eibarren egingo den manifestaziora joateko bidea izango da Soraluzetik, eta, iluntzeko mobilizazioak, berriz, herrian bertan izango dira.

198 pertsona izendatu dituzte Ermuan azaroaren 29ko hauteskunde-mahaietarako

Ander Gomez aza 03 Ermua

Udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran egindako zozketan erabaki da nortzuk izango diren Ermuko 22 hauteskunde-mahaietako buruak eta mahaikideak, baita haien ordezkoak ere. Bideoan zozketaren unea, Udalaren zuzenekoan.

Burugorrin, Itziarko Auzo Udala