KEXA
Deba ibaiko urak zuri-zuri datoz
Kexak eta eskariak

Ainara Argoitia Arano aza 25, 14:49 Elgoibar

Deba ibaiko urak zuri-zuri datoz gaur, bideoa bidali digun irakurle honek Santa Ana pare horretan grabatutako irudietan ikus daitekeenez. Ez da lehenengo aldia, eta herritar batek baino gehiagok azaldu digu kezka. Olaso aldetik datoz urak zuri, baina momentuan ez dugu azalpenik lortu. Udaletik jakinarazi dute Hirigintza Saila eta Udaltzaingoa ari direla jarraipena egiten baina momentuan ez dutela berririk. URA Agentziako arduradunekin harremanetan jarri nahian ari da BARRENA, eta zerbait jakin bezain laster, jakinaraziko dugu.

Itsas hondakinen bilketa

Izaro Aulestiarte Lete aza 23 Deba

Itsas Zaintza Sarearen ekimenez. Parte hartzeko asmoa dutenei aurrez izena ematea gomendatu diete, karletetan agertzen den QR kodea baliatuta, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta edo itsaszaintzasarea@mater.eus helbide elektronikora idatzita.

Debako hondartzan, Deba