136 umek hasi dute ikasturtea Mendaroko eskolan, eta seik, herriko haurreskolan

Ainara Argoitia Arano ira 07, 10:45 Mendaro

Bizkar zorroak hartu, makarrak kendu eta eskolarako bidea hartu dute goizean umeek. Pozik ikusi ditugu batzuk, oporraldian ikusi gabeko lagunak ikusteko gogoz, eta pauso nagiagoan egin dute beste zenbaitek eskolarako bidea. Guztira, 136 umek hasi dute ikasturtea Mendaroko eskolan. Estreinakoz, 4 urtekoak eta 5 urtekoak gela baten elkartu dituzte aurten.

1984
Mendaroko umeak, ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Argoitia ira 06, 19:00 Mendaro

Bihar, irailaren 7an, hasiko dute ikasturtea haurrek Hego Euskal Herrian, eta une egokia iruditu zaigu Angel Bazterretxea zenak lagatako argazki hau gogora ekartzeko. Mendaron egindakoa da argazkia, eta dataturik ez dagoen arren, argazkiko protagonistek eurek 1983-84 ikasturtekoa izango den ustea dute.

Gaztelekua, Mendaro
Goñati frontoian, Mendaro
Goñati frontoian, Mendaro