Deban Azaroaren 25ean egindako mobilizazioak, argazkietan

Izaro Aulestiarte Lete aza 25, 21:58 Deba

Eguraldi makurrari aurre eginez, hamarnaka pertsona atera dira kalera Deban Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Sare Feministak eta Debako Udalak, bereizita, mobilizatzera deitu dituzte herritarrak eta, beste urte batez, indarkeria matxistaren kontrako aldarriak hartu du kalea. Debako Sare Feministak deitutako ‘Sarea gara’ ekimenak eta Udalak antolatutako elkarretaratzeak lagatako irudiekin osatu dugu bilduma.

Faxismoaren eta jarrera erreakzionarioen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Ermuan

Ander Gomez aza 25, 21:51 Ermua

200 bat lagun batu ziren atzo iluntzean Ermuko plazako aterpean, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira. Hamabost minutuko elkarretaratze isila egin zuten lehenik, eta, ondoren, NuShü-ko kideek adierazpena irakurri dute, indarkeria matxistak utzitako zifrak erakutsiz.

Kalegoen plaza, Elgoibar
Katamarran ume-txokoa, Soraluze
Arbil elkartean, Deba
Ikigai zentroan, Deba