Balio feministetan oinarritutako gizartea aldarrikatu dute Elgoibar BH Institutuko ikasleek

Ainara Argoitia Arano aza 25, 16:10 Debabarrena

Jarrera matxistak baztertu eta emakumeen kontrako indarkeriaren konplize ez izateko konpromisoa hartu dute Elgoibar BH Institutuko ikasleek, gaur, Azaroaren 25aren harira ikastetxean bertan egin dituzten ekintzetan.

Pentsamendu kritikoa sustatzeko filosofia tailerrak eta baratze-proiektua, Hezkuntza Foroaren egitasmo nagusiak

Ainara Argoitia Arano aza 25, 16:00 Mendaro

Herriko haur eta gazteen heziketan herri osoaren inplikazioa sustatu nahi du Mendaroko Hezkuntza Foroak eta adostu dituzte ikasturte honetarako lan-ildo nagusiak ere, Oinherri sarearen laguntzarekin. Pentsamendu kritikoa sustatzea, euskararen erabilera indartzea, telefonoaren gehiegizko erabileraz hausnartzea, baratzea landuz ingurumenarekiko ardura indartzea eta herriko eragileen saretzea sustatzea dituzte, besteak beste, helburu.

Zubi Nagusian, Soraluze
Arbil elkartean, Deba
Ikastolan, Mendaro
Arbil elkartean, Deba