Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak Bizkaia Park Abentura haur parkera irteera antolatua zuen datorren hilaren 30erako, baina bertan behera utzi du ekimena, gutxieneko parte hartzaile kopurua ez delako bete.
Begiraleek azaldu dutenez, izen-ematea posta elektronikoz egin dutenek mezu bidez izango dute erabakiaren berri. Txangoan parte hartzeko izena eman zutenei egunotan itzuliko diete dirua.