Errege kabalgatarako apaingarriak sortzeko tailerrak antolatu dituzte

Izaro Aulestiarte Lete 2025eko abenduaren 29a

Bihar (abenduak 30) eta urtarrilaren 2an egingo dituzte tailerrak, arratsaldez, Kultur Elkarteko liburutegian.

Debako Errege kabalgataren antolakuntza taldea hasia da urtarrilaren 5eko hitzordua prestatzen eta, bigarren urtez jarraian, apaingarriak egiteko tailerrak iragarri ditu egunotarako. Bi saio egingo dituzte: lehenengoa bihar (abenduak 30) izango da eta bigarrena, berriz, urtarrilaren 2an. Kultur Elkarteko liburutegian bilduko dira partaideak, 17:30etik 19:30era.

Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dute urtarrilaren 2ra arte haurren eskutitzak jasotzeko postontziak izango direla eliza atarian; hiru postontzi jarri dituzte eta argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da bertan, ondoko ordutegian: 09:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.