Aurtengo Gabon zahar egunean ere ez dute hutsik egingo bandako kideek eta, urteroko ohitura mantenduz, musikaz beteko dute herrigunea gaur eguerdian. Kontzertua Plaza Zaharrean izango da, 13:30etik aurrera, baina aurrez kalejira egingo dutela ere iragarri dute.
Ohi bezala, emanaldian gabon giroko doinuak nagusituko dira, baina bestelako abesti batzuk ere eskainiko dituzte. Urtero-urtero jende ugari gerturatzen da Plaza Zaharreko emanaldi berezira eta gaurkoak ere azken urteotako harrera ona izatea espero dute bandako kideek. Hortaz, herritarrei bertaratzeko deia egin diete.