Venezuelara begira dago mundua azken egunotan, AEBek eginiko erasoaren eta bertako presidentearen eta haren emaztearen bahiketaren harira. Eraso hauek salatzeko, Venezuelaren burujabetza aldarrikatu eta venezuelar herriari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Debako Foruen Plazan. Hamarnaka lagunek parte hartu dute Eraso inperialistarik ez, Venezuelak burujabetza! lelopean egin den mobilizazioan.