Debako Errege kabalgata, bideoan

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko urtarrilaren 5a

Hona hemen gaur (urtarrilak 5) iluntzean Deban egin den kabalgatako irudiak. 

Debako herritarrek gaur (urtarrilak 5) iluntzean Hiru Errege Magoei ongietorria eman diete. Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrian izan dira, kaleak kolorez janzten. Une bereziak bizi izan dituzte kabalgatara hurbildu diren haur zein helduek.

Bideoan ekitaldiko irudi garrantzitsuenak eta unerik alaienak jaso ditugu. Umeek primeran gozatu dute Errege Magoekin.