Debako Haitz-Haundi elkarte artistikoak urtero Gabon sasoian egiten duen zozketak badu irabazlea: Juantxo Astorkia. Astelehen (urtarrilak 5) eguerdian egin zuten zozketa, eta, iragarri dutenez, 2062 zenbakia izan zen saritua. Ordezkoa, berriz, 1157 izan zen.
Elkarte artistikoko kideek jakinarazi dutenez, egunean bertan agertu zen sariduna. 2062 zenbakiari esker, Juantxo Astorkiak Jose Ignacio Trekuk margotutako akuarela bat irabazi zuen; pozik jaso zuen saria elkarteko kideen eskutik.