Gaur (urtarrilak 8) ekingo diete Iruleak Emakume Pilotariak Kirol Klubak Deban antolatu duen pala txapelketa herrikoiaren edizio berriari. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 19:00etan hasita, hiru partida izango dira Aldats pilotalekuan. Berritasun gisa, neurketak teniseko pilotarekin jokatu ordez gomazkoarekin jokatuko dituzte, modalitate horri indarra emateko helburuarekin eta, antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, sei bikotek parte hartuko dute lehiaketan. "Parte hartzaile gehienak debarrak dira, nahiz eta inguruko herrietako ordezkariren batzuk izan tartean", esan dute.
Bikoteak antolakuntzak osatu ditu eta, talde orekatuak osatzen saiatu direla nabarmendu dute, lehiaketa ahalik eta parekatuena izateko. "Federatu bat hasiberri batekin jartzen ahalegindu gara", azaldu dute. Lehia alde batera utzita, "lagun arteko partidak" izango direla azpimarratu dute. "Garrantzitsuena ondo pasatzea izango da. Ikusi dugu teniseko pilotarekin emakume asko ari direla jokatzen eta parte hartzen, eta horregatik antolatu dugu gomazko pilotari pixka bat indarra emateko" gaineratu dute.
Hiru aste
Aldats pilotalekuan lehiatuko den txapelketa, oro har, motza izango da; guztira, hiru aste iraungo ditu. Lehen hitzordua gaur izango da, eta dena ondo badoa, urtarrilaren 24an izango dira finalak. Egutegia ere zehaztuta daukate: urtarrileko ostegun arratsaldetan (19:00etatik aurrera) eta igande goizetan (11:00etatik aurrera) jokatuko dituzte norgehiagokak.
Honakoa da iragarri duten egutegia:
- Lehen astea
- Urtarrilak 8, osteguna
- 19:00. Naroa-Maite/Miren-Alaitz
- 19:30. Aroa-Onintza/Maddi-Amaia A.
- 20:00. Elaia-Malen/Amaia F.-Maialen
- Urtarrilak 11, igandea
- 11:00. Naroa-Maite/Maddi-Amaia.A
- 11:30. Miren-Alaitz/Amaia F.-Maialen
- 12:00. Aroa-Onintza/Elaia-Malen
- Urtarrilak 8, osteguna
- Bigarren astea
- Urtarrilak 15, osteguna
- 19:00. Naroa-Maite/Amaia F.-Maialen
- 19:30. Maddi-Amaia A./Elaia-Malen
- 20:00. Miren-Alaitz/Aroa-Onintza
- Urtarrilak 18, igandea
- 11:00. Naroa-Maite/Elaia-Malen
- 11:30. Amaia F.-Maialen/Aroa-Onintza
- 12:00. Maddi-Amaia A./Miren-Alaitz
- Urtarrilak 15, osteguna
- Hirugarren astea
- Urtarrilak 22, osteguna
- 19:00. Naroa-Maite/Aroa-Onintza
- 19:30. Elaia-Malen/Miren-Alaitz
- 20:00. Amaia-Maialen/Maddi-Amaia A.
- Urtarrilak 24, larunbata. FINALA
- Lehen eta bigarren arteko norgehiagokak
- Urtarrilak 22, osteguna