Jada itxita dago Debako Gaztelekuaren Lilatoiko taldean izena emateko aukera

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko urtarrilaren 23a

Izena emateko epea otsailaren 17an amaitzen zen, baina lasterketaren antolakuntzatik jakinarazi dute plaza guztiak bete direla.

Debako Udalak sare sozialen bidez ohartarazi duenez, jada ezin da Debako Gaztelekuaren Lilatoiko taldean izenik eman. Zehaztu dutenez, martxoaren 1ean jokatuko den 36. Lilatoia lasterketarako izen-ematea itxita dago. "Pena handiz, taldeko izen-ematea bertan behera gelditzen da, jada dortsal guztiak banatu direlako. Datorren urtera arte itxaron behar da", adierazi dute. 

Herriko taldean izena emateko aukera itxita badago ere, itxaron-zerrenda bat zabaldu dutela jakinarazi dute. "Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan Gaztelekuarekin", erantsi dute. Informazio gehiago nahi dutenek debakogaztelekua2@gmail.com helbidera idatzi edo 943 19 27 62 edo 665 01 45 69 telefono zenbakietara deitu dezakete.