San Roke jaietako kontzertuak antolatzeko bilera irekia egingo du Udalak

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko urtarrilaren 30a

Astelehenean, otsailaren 2an, izango da batzarra; 18:30ean jarri dute hitzordua, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Debako Udalak aurtengo festetako kontzertuak antolatzeko interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu otsailaren 2an, 18:30ean, osoko bilkuren aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera.

Azaldu duenez, musika programazioa adosteko, artisten aukeraketaren eta ospakizunarekin lotutako beste alderdi batzuen xehetasunak koordinatzeko eta horiek antolatzeko herritarren ideia eta proposamenak ezagutzeko eta jasotzeko helburuz antolatu du batzarra.

Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarrek kultura@deba.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.