Debako Odol Emaileen Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, ostiralean (otsailak 6) izango da 2026ko lehen odol ateratzea. Osasun arloko profesionalek 16:30etik 20:30era bitartean egingo dute ateraldia, Luzaroko ikastetxean. Herritarrak bertan parte hartzera animatu dituzte, eta, gogorarazi dutenez, ez da aparteko baldintzarik bete behar odola emateko.
Antolakuntza lanak errazteko, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea. Interesa dutenek bi aukera dituzte horretarako. Batetik, gotatanta.eus webgunean sartuta eska daiteke txanda; gogorarazi dutenez, bihar arte (otsailak 4) egongo da hitzordua erreserbatzeko aukera hori zabalik. Nahiago duenak, berriz, 623 91 23 03 telefono zenbakira deitu edo Whatsapp mezu bat bidali dezake txanda eskatzeko; osteguna (otsailak 5) da horretarako azken eguna.
Bestalde, urteko egutegi osoa ere finkatuta dagoela azaldu du elkarteak. Honako datetan izango dira hurrengo ateraketak:
- Maiatzak 8.
- Uztailak 24.
- Azaroak 13.