Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak eta Debako Etxebizitza Sindikatuak antolatu dute ekimena eta Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña bertsolariak gonbidatu dituzte. Iragarri dutenez, bertso afaritik lortzen diren irabaziak sindikatuaren jardunaren ondoriozko gastu errepresiboei aurre egitera bideratuko dira.
Honakoa izango da menua: sarrerakoak, entsalada, albondigak patatekin eta postrea. Tiketen salneurria 20 eurokoa izango da, kafea eta edaria barne. Sarrerak Koxka tabernan izango dira salgai.