Debako Gaztelekuak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, asteburuetan nahiz oporraldietan hezitzaileen eginkizunak bete ditzan.
Debako Udalak zehaztu duenez, baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek:
- Gizarte Hezkuntzako Gradua, Pedagogia, Psikologia, Gizarte Lana, Magisteritza... edo hezkuntzarekin loturiko antzeko unibertsitateko gradu bat izatea.
- Euskarazko C1 maila izatea.
Bihar, otsailaren 17an, amaituko da curriculumak bidaltzeko epea; interesa dutenek zeharheziketa@gmail.com helbidera bidali beharko dute.