Euskal Herriko punk-rock eszenan bide propioa egin duen taldea da Brigade Loco. Estudioko hiru disko kaleratu eta ehunka kontzertu eman dituzte inguruotako zein nazioarteko areto eta jaialdi ugaritan. Eta, bidean beste pauso bat eman nahian, oraingoan Atlantikoa zeharkatuko dute. Mexikora doaz martxoaren amaieran, bertan sei kontzertu emateko. Birari buruz gehiago jakiteko asmoz, Lander Aznal abeslari debarrarekin batu da BARRENA.