'Arenas movedizas' liburuaz ariko dira Irakurketa Klubean

Izaro Aulestiarte Lete 2026ko otsailaren 20a

Ostolaza Udal Liburutegiko Irakurketa Klubak asteartean (otsailak 24) egingo du hurrengo saioa. 19:00etan elkartuko dira partaideak eta Ainhoa Aldazabalek gidatuko du solasaldia, gaztelaniaz.

Nella Larsen (1891-1964) idazlearen lan garrantzitsuenetako bat izango dute hizpide, Arenas movedizas. 1928an argitaratutako liburuak gizartearen erronkei eta identitateari buruzko galderak planteatzen ditu, komunitate afroamerikarraren bizitza eta gatazkak jorratuz. Larsenen estiloak misterioa, drama eta introspekzioa uztartzen ditu, eta gogoetarako bidea ireki.

Irakurketa Klubean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Liburutegian egin daiteke izen-ematea aurrez aurre, baita 943 19 25 60 zenbakira deituta edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita ere.