Interesa duten herritar guztiak gonbidatuta daude solasaldira, baina, batez ere, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta dagoela azaldu du antolakuntza lanetan diharduen Mari Searak. Haren esanetan, landuko den gaia "nahiko ezezaguna" da askorentzat, eta horregatik iruditu zaio interesgarria horri buruzko hitzaldi bat antolatzea.
Adierazi duenez, neurogarapenaren bitartez haurren eta gaztetxoen jokabideak errazago uler daitezke, baita hainbat estrategia bilatu ere haiei laguntzeko. "Batzuetan esaten da umea traketsa edo alferra dela… eta horregatik iruditzen zait beharrezkoa dela Debako herritarrek eta familiek informazio hori jasotzea, ez ditugu-eta gure haurrak ondo ezagutzen".
Ezagutza zabala
Gonbidatuak aspalditik dihardu haurren garapenaren arloan murgilduta. "Formazio hori terapian ari da aplikatzen orain", erantsi du Searak.
Padovan metodoan prestakuntza jasotakoa da Oregi, eta erreflexu primarioetan eta neurogarapenaren ezagutzan sakontzeko hainbat formazio egin ditu hainbat aditurekin. Halaber, Logopedian graduatua da.