ZOZKETA

'Barretegia' ikusteko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu BARRENAk irakurleen artean

Barrena 2026ko otsailaren 24a

Irakurleek bihar arteko (otsailak 25) epea izango dute zozketan parte hartzeko (16:00ak arte). Irabazlea egunean bertan jakinaraziko da.

Debako Kultur Elkarteak 'Barretegia' umorezko bakarrizketa saioa hartuko du ostegun honetan (otsailak 26) 20:00etan. 

Antonio Iriarte, Jokin Anso, Ander Malbadi, Ane Arrugaeta, Manex Astigarraga eta Asier K izango dira oholtzara igoko diren umoregileak. Sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.

BARRENAk umorezko showa ikusteko hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.