Urrezko Kirol Txartelak banatu zituen astelehenean Donostia Kirolak, iaz beren modalitateetan gehien nabarmendu ziren kirolarien lorpenak aitortzeko. Guztira, 82 saritu izan dira aurten, eta irabazleen zerrendan dago Amagoia Arrieta boccia jokalaria. Deban bizi den kirolariak zilarra lortu zuen iaz ere Espainiako Boccia Txapelketan, eta lorpen haren garrantzia azpimarratzera dator, hain justu, Urrezko Kirol Txartela.