Debako Liburu Solidarioak Taldeak 563 euro bildu ditu aurreko astean egindako bigarren eskuko azokan

Nerea Bedialauneta Alkorta 2026ko otsailaren 26a

Diru hori Ukrainara bidaliko dute, Txernobylgo zentral nuklearrak kaltetutako Orane herriko premiei erantzuteko.

Debako Liburu Solidarioak taldeak azoka solidarioa egin zuen aurreko asteburuan, udaletxeko arkupeetan. Bigarren eskuko hainbat produktu jarri zituzten herritarren eskura, hala nola, liburuak, jostailuak, diskoak, poltsak, koilareak...

Guztira, 563 euro bildu zituzten eta diru hori Ukrainara bidaliko dute, Txernobylgo zentral nuklearrak kaltetutako Orane herriko premiei erantzuteko. Antolatzaileek bertaratu ziren guztien eskuzabaltasuna eskertu dute. "Mila esker Debako eta kanpoko jendeari zuen laguntzagatik. Beti bezala, zuen eskuzabaltasuna eta elkarlana ezinbestekoak izan dira ekimen hau gauzatzeko".