Alaitz Izaga (Kulunka Dantza): "Emanaldi bat egin ondoren sentitzen dugun harrotasuna da Kulunkaren motorra"

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko otsailaren 27a

Txikitan hasi zen Alaitz Izaga (Deba, 1979) balletean, eta dantzan dabil ordutik. Afizioa ogibide bihurtu, eta hamalau bat urte daramatza dagoeneko Kulunka Dantza Eskola gidatzen; 90 ikasle ditu gaur egun. Ez da geldirik egotekoa, baina tarte bat hartu eta patxadaz erantzun ditu BARRENAren galderak, Zesterokua plazako dantza gelan.