Deba-Itziarko inauterietako argazki lehiaketak baditu irabazleak

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko martxoaren 2a

Otsailaren 12an abiatu zen BARRENAren inauterietako argazki lehiaketa eta otsailaren 17ra artekoa izan da argazkiak bidaltzeko epea. 10 argazkik hartu dute parte ekimenean eta 500 boto baino gehiago (582, denetara) eman dira publikoaren saria zehazteko. 

Epaimahaiaren sari nagusia 'Drag Erreginak' izenburuko argazkiak eskuratu du eta Errigoraren saski berdea eramango dute opari.

'Ehizean' izenburuko argazkia gailendu da publikoaren sarian (285 botorekin), Katxalote arropa markaren produktu sorta jasoko dute irabazleek.

BARRENA-k eskerrak eman dizkie modu batean zein bestean lehiaketan parte hartu duten guzti-guztiei.