2026/03/14 18:00

'Promesa berdina egin diegu lagun guztiei¡ ikuskizuna

'Promesa berdina egin diegu lagun guztiei¡ ikuskizuna
Agirre jauregiko Ispiluen gela, Deba

Ispilu(h)ari egitasmoaren baitako ekimena, Korrika Kulturalaren barruan antolatua.

Poesia, performancea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, bi aktorek laguntasunaren ospakizun kritiko bat sortuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan, berriz, kontraesanak, galderak eta galerak.