2026/03/08 11:00 - 19:00

Mobilizazioa

Martxoak 8 (Debako Sare Feminista)

Martxoak 8 (Debako Sare Feminista)
Deba

Hona hemen martxoaren 8ra begira Debako Sare Feministak antolatu duen ekintza sorta:

  • 11:00etatik aurrera. Material prestaketa eta beroketa kolektiboa, Plaza Zaharrean.
  • 13:00. Zapalkuntza sistemei sua, beste mundu bat feminismotik ekitaldi nagusia, Foruen Plazan. 
  • Jarraian. Plaza Zaharrean, Zea Maysen Elektrizitatea kantuaren kantaldi herrikoia, Iturria koruaren eskutik. 
  • Segidan. Poteo musikatu feminista, kaleetan zehar. 
  • Ondoren. Bazkari kolektibo autogestionatua, Foruen Plazan. 
    ***Oharra: jatekoa norberak ekarri beharko du; mahaiak eta aulkiak bertan izango dira.
  • Bazkalondoan. Jolasak eta Arramazka taldearen kontzertua.