Martxoaren 5etik 7ra egingo da outleta Debako hainbat dendatan, Debalai elkartearen ekimenez. Zazpi dira guztira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Mugan jantzi-denda, Estilo, Lamariano Oinetakoak, Look, Masillo, Bohem eta Katalo. Saltoki bakoitzean eskaintza bereziak aurkituko dituzte bezeroek eta, antolatzaileen esanetan, "aukera paregabea izango da denboraldiko azken piezak prezio onean eta herritik irten gabe eskuratzeko".