Hamargarren edizio honetan ere, Debari buruzko 100 hitz baino gutxiagoko eta argitaratu gabeko lanak sarituko ditu epaimahaiak. Idatziak martxoaren 15a baino lehen (14:00) aurkeztu behar dira, Turismo bulegoan edo turismoa@deba.eus helbidera bidalita.
Lehiaketak bi modalitate ditu (euskarazkoa eta gaztelaniazkoa) eta bakoitzean hiru sari daude jokoan: 300 euroko lehen saria, 200 euroko bigarren saria eta 150 euroko sari berezia, saritu ez duten tokiko lan onenari.
Oinarri guztiak Udalaren webgunean daude ikusgai.