Aurreratu dutenez, guztira 50 bat ikaslek parte hartuko dute desfilean, modelo lanetan, baina jende gehiago dabil antolakuntzan, guztia txukun prestatze aldera.
Besteak beste, herriko zenbait establezimenduren laguntzarekin egingo dute ekimena. "Urtero antolatzen da desfilea, ikasbidaiara joateko dirua lortu ahal izateko. Baina, aldi berean, herriko denda txikiak sustatzeko helburua ere badauka hitzorduak. Beraz, modu on bat da herria frontoian elkartzeko", nabarmendu dute ikasleek. Herriko denda, ekoizle eta ileapaindegi hauek erakutsiko dituzte beren produktuak eta zerbitzuak desfilean: Mugan, Bohem, Ipar, Katxalote, Yako, Estilo, Kairos, Apain, Jartxa, Janire eta Maitane, Adats, Ilea eta Sufian.
Aurreko urteetako harrera ona ikusita, herritarrei aurten ere pilotalekura bertaratzeko dei egin diete.