Sin PalaBrass taldearen emanaldia, larunbatean, klaustroan

Izaro Aulestiarte Lete

Santa Maria elizako klaustroak Sin PalaBrass taldearen kontzertua hartuko du larunbatean (martxoak 14); 20:00etan izango da hitzordua. 

Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiko ikasle Alberto Caamañok (tronpeta), Sergio Fernandezek (tronpeta), Ariadna Alcoberrek (tronpa), Oscar Gomezek (tronboia) eta Moises Martinezek (tronboi baxua) osatzen dute taldea.

Sarrera doakoa da.