Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezar dadin eskatzeko nahiz "soldatak hobetzeko eta aberastasun banaketa justuago baterantz aurre egiteko", Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra du deituta biharko, martxoaren 17rako. Egun horretarako, tokian tokiko greba batzordeek mobilizazioak antolatu dituzte eskualdeko herrietan, tartean Deban ere.
Herri mailako bi deialdi izango dira bihar: 10:00etan bata, eta 19:00etan bestea. Eta eguerdi partean Debabarrenetik Eibarrera joateko deialdia egin dute, bertan 12:30ean egingo duten manifestazioan parte hartzeko.