1.500 euro gordineko gutxieneko soldata ezar dadin eskatzeko deitu dute grebara gaurko ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek. Eta Deban ere nabaria da aldarrikapen eguna dela.
Herri mailako lehenengo mobilizazioa 10:00etarako iragarrita zegoen eta 100 bat lagun batu dira deialdira. Arratsaldean, berriz, manifestazioa izango da 19:00etan (Foruen plazatik abiatuta). Horrez gain, 12:30ean Eibarren egingo duten manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak; bertan izango da Deba bailarako langile guztientzako mobilizazio bateratua.