Realak Errege Kopako finala jokatuko du Sevillako La Cartuja futbol zelaian apirilaren 18an, eta hara joateko autobusa antolatu du Debako Errealaren Lagunak lagunarteak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa bezperan abiatuko da Debatik, apirilaren 17an. 22:00etan aterako da eta, aurreikuspenen arabera, 12 ordu geroago helduko da Andaluziako hirira, 10:00etarako. Itzulera, berriz, Athletico Madrilen aurkako neurketa amaitu (21:00etan hasiko da) eta ordu eta erdira izango dela iragarri dute.
Joan-etorriko bidaiaren prezioa 110 eurokoa da Realaren Lagunak lagunarteko bazkideentzat, eta 125 eurokoa bazkide ez direnentzat. Ohartarazi dutenez, prezio horren barruan ez dago finaleko partidara joateko sarrera sartuta. Bestalde, adin txikikoek nagusi baten laguntzaz bidaiatu beharko dutela gaineratu dute.
Izen-ematea eta ordainketa Zalburdi tabernan egin daitezke. Aurreko asteazkenean (martxoak 18) zabaldu zuten izen-ematea, eta apirilaren 7a izango da horretarako azken eguna.