Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitzek elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekiak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo dira. Aurtengo edizioan, txandak beste era batera antolatu dira: HH4-HH5 eta LH1-LH4 mailetako neska-mutilek lehenengo hamabostaldian (ekainaren 29tik uztailaren 10era), bigarren hamabostaldian (uztailaren 13tik uztailaren 24ra) zein hilabete osoan (ekainaren 29tik uztailaren 24ra) izena emateko aukera izango dute. LH5-LH6 mailetakoek, aldiz, hamabostaldi bakarra izango dute (uztailaren 13tik uztailaren 24ra).
Zaintza zerbitzua
HH4-HH5 eta LH1-LH4 mailetako neska-mutilek zaintza zerbitzuan izena eman ahal izango dute. Zerbitzu hau 08:00etatik 10:00etara eskainiko da eta kostu gehigarria izango du.
Izen-ematea
Internet bidezko izen-ematea zabalik dago (esteka honetan). Aurrez aurre egin nahi dutenek Zuhatzaren bulegora jo beharko dute martxoaren 26an, apirilaren 14ean edo apirilaren 15ean, ondoko ordutegian: 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 641 46 52 42.
