2026/03/25 15:00 - 16:00

Korrika Txikia

Korrika Txikia
Portuan (euria egingo balu, Aldats frontoian), Deba

Debako Luzaro eskolako ikasle guztiek parte hartuko dute, 2 urtekoek izan ezik.

Ibilbidea portutik abiatuko da, Ondargain tabernaruntz. Ondoren, hondartzatik, zumarditik, Lersundi kaletik eta Plaza Zaharretik pasako dira, azken ekitaldia Foruen Plazan egiteko. Bertan, bukaeran, Zubi Guraso Elkarteak antolatutako txokolate-jana izango da.

Hizkuntza: Euskara