Zuhatza Debako Euskaltzaleon Mugimenduaren aurkezpen ekitaldia, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Zuhatza Debako euskaltzaleen mugimendua 2026ko martxoaren 31

Zuhatza Debako Euskaltzaleon Mugimenduak azken hilabeteotan egin duen hausnarketa prozesuaren nondik norakoak azaltzeko ekitaldia egin zuen pasa den ostiralean (martxoak 27) Kultur Elkartean. 

Ekitaldiak harrera beroa izan zuen, ehun euskaltzale inguru bertaratu ziren proposamen berria gertutik ezagutzeko asmoz. Aurkezpenean, dinamika berriaren baitan martxan dauden lantaldeetako ordezkariak oholtzara igo ziren, egindako bidea eta aurrera begirako asmoak azaltzeko.

Ekitaldiaren ostean, giro atseginean jarraitu zuen topaketak: mokadutxo batek lagunduta, bertaratutakoek solasean jarraitzeko eta iritziak trukatzeko aukera izan zuten.