Lehen eta bigarren urteko kadete mailako 34. Amaikak Bat txirrindularitza proba jokatu zuten igandean (martxoak 29), Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak Amaikak Bateko Txirrindularitza Elkartearen laguntzarekin antolatuta.
Txirrindulariek 43 kilometro osatu behar izan zituzten, iaz baino bederatzi gutxiago. 10:40an abiatu zen tropela: hasierako zatian, Elgoibarrerako joan-etorria egin zuten; ondoren, Errotazarreko biribilgunetik Mutriku aldera jo zuten, eta, Galdona igo eta jaitsi ondoren, Saturraran paretik itzuli ziren Debara.
Ega Perfil taldeko Aitor Olite kadeteak irabazi zuen lasterketa; ordu bat, bost minutu eta hiru segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Haren atzetik, segundo bakar bat beranduago gurutzatu zuen helmuga marra Beasaingo Inoxcra taldeko Eneko Otegik eta Dimaq-Ipar Maquina taldeko Daniek Diazek egin zuen hirugarren, irabazlearengandik zortzi segundora.
Amaikak Baten zozketa
Bestalde, Amaikak Bateko Txirrindularitza arloko kideek jakinarazi dute oraindik ere ez dela agertu zozketaren zenbaki sarituaren jabea. 01647 zenbakiari egokitu zaio saria. Irabazleak 636 11 80 98 telefono zenbakira deitu beharko du.